2026ko abenduaren 20an izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, Nafarroa Arenan

  • 2026ko abenduaren 20an izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, Nafarroa Arenan
    2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala (argazkia: Gari Garaialde | iturria: Bertsozale Elkartea)

  • Irailean hasi eta martxora bitarte, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an. Hau ere irailean hasiko da eta abenduaren 20an izango da finala, Nafarroa Arenan

Udazkena txapelketaz betea dator. Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa da, hilabete honetan hasiko baita, irailaren 28an. Urdulizen izango da lehen faseko lehen saioa. Astebetera ekingo dio bideari Nafarroako Txapelketak, urriaren 4an, Auritzen.

Elkar lotuz egingo dute, gutxi gehiago, urte amaierarainoko bidea bi txapelketek. Ekiten bigarrena baino amaitzen lehena izango da Nafarroakoa. Azaroaren amaieran jokatuko da finala, 29an; lehendabizikoz, Nafarroa Arenan. Bertsolaritza Nafarroan izaten ari den gorakadaren ondorioz, saltoa egitea erabaki da. Horren isla da urtez urte txapelketa eskaintzen ari den kalitatea, eta geroz eta ikusle gehiagok jarraitzea. Bizkaiko finalak ere izango du aldaketa. Azken txapelketetan finala Bilbao Arenan izan bada ere, aurtengoan Casillan egitea erabaki da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 3
  • Gaia Arte eszenikoak