Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkez ditzakete sortzaileek, gaurtik aurrera

  • Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkez ditzakete sortzaileek, gaurtik aurrera

Durangoko Azokaren egitaraua, kultura arloan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da, eta aurtengo edizioan ere ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa du antolakuntzak. Horra bidean, egitaraurako proposamenak egiteko epea zabaldu da gaur. Gunez gune, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute. Urriaren 6ra bitartean erregistratu ahalko dituzte proposamen horiek, webgune honetan bertan, izen-emateei dagokien atalean. 

2025ean euskaraz kaleratutako lanak aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokaren guneetan:

  • Ahotsenean liburu eta diskoak.
  • Irudienean ikus-entzunezkoak: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, egitasmoen aurkezpenak...
  • Kabian teknologia berriekin lotutako hitzaldiak, jokoak, tailerrak...
  • Saguganbaran haurrei zuzendutako literatura eta musika, izan ikuskizun, kontaketa edo aurkezpen formatuan.
  • Szenatokian dantza, antzerki eta bakarrizketak, pieza laburretan.
  • Talaian literaturaz aparteko lanak, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.

Horrez gainera, aurten ilustrazioen erakusketa bat ere antolatuko da, azokako urteko nobedadeetan argitaraturiko irudiak (liburuetan, aldizkarietan, disko azaletan, ikus-entzunezkoen karteletan...) ikusgai jartzeko. Horretan parte hartzeko interesa duten sortzaileek ere proposamena bidali ahalko dute izen-emateen ataletik.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 15
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura