Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok "Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan" aurkeztu du

  • Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok

  • Argitalpenak hiru liburukiren artean biltzen ditu 2012 eta 2017 bitartean Zentroan izan ziren Ikuspegi feministak produkzio artistikoan ikastaroko hitzaldiak eta artearen teoriak
  • Edizio honetan Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila eta Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak hartu dute parte
  • Argitalpena dendAZen, Azkuna Zentroaren dendan, eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean dago salgai

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta artea teorietan bilduma aurkeztu du.

Hiru liburukitan osatua, argitalpenak 2012 eta 2017 artean Zentroan egin ziren ikastaroetan parte hartu zuten berrogeita hamar bat lagunen ekarpenak biltzen ditu, eta 2018ko ikasturteari dagokion argitalpenarekin osatzen du hasitako seriea.

Bilduma hau aurrera ateratzeko lankidetzan aritu dira Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila eta Bilboko Udaleko Berdintasun Saila.

Ekitaldian Trinidad L. Vicente Torrado, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendaria; Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kulturako alkateordea; Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusia; Lourdes Méndez, UPV/EHUko Artearen Antropologiako katedraduna; eta Xabier Arakistain, arte-komisarioa, hartu dute parte.

Pentsamendu ez-sexista eraikitzea

Liburu honek Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta artea teorietan ikastaroan 2012 eta 2017 artean emandako hitzaldiak biltzen ditu. Nazioarteko, belaunaldi anitzeko eta diziplinarteko izaera izan duten zazpi edizio horietan emakume artistak, akademikoak, erakundeetako zuzendariak, ikertzaileak, komisarioak eta arte kritikak parte hartu zuten.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 16
  • Gaia Ikusizko arteak