IAK Bideoklip Lehiaketaren lehen edizioa 2025 abian jarri da, euskal musikari lotutako ikus-entzunezko lanak saritu, aitortu eta bultzatzeko helburuarekin. Ikus-entzunezkoen sortzaile eta ekoizleei lanak aurkezteko gonbitea luzatu nahi zaie. Baldintza bakarra: aurkeztutako lanen hizkuntza nagusia euskara izan behar da.
Parte-hartzaileek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako bideoklipak bidali ahal izango dituzte, 2025eko urriaren 31ra arte. Lanak online plataformetan (YouTube, Vimeo...) argitaratuta egon behar dira, eta estekaren bidez aurkeztuko dira.
Sariak: 1.000 €, 500 € eta 500 €.
Aukeratutako lanak azaroaren 22an IAKn proiektatuko dira, non publikoaren botoa gauzatuko den.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.