Natalia Grandek eta Alba Lozanok 'Gela bat norberarena'-ren hurrengo edizioan parte hartuko dute

  • Natalia Grandek eta Alba Lozanok 'Gela bat norberarena'-ren hurrengo edizioan parte hartuko dute

  • 'Elkarrekin Sortzen' eta 'Two week international residency'-en parte hartuko duten zinegileak aurkeztu ditu Etxe Betea proiektuak

Etxe Betea proiektuak 'Una habitación propia' egoitzaren hurrengo edizioan parte hartuko duten emakume zinemagileak aurkeztu zituen joan den larunbatean (irailak 20) Donostiako Kaxilda liburu-dendan, Zinemaldiaren barnean. Natalia Grande ('Préstame tus ojos' proiektuarekin) eta Alba Lozano ('Utla?ndsk' proiektuarekin) aukeratu zituzten, hurrenez hurren, gaztelaniazko eta euskarazko egoitzetarako.

Horrez gain, 'Elkarrekin sortzen' ekimenaren lantaldeak osatuko dituzten zinegileen multzoa ere iragarri zuten. Gaztelaniazkoan: Alazne Astorga, 'Yolanda' proiektuarekin; Noelia Chañe, 'Magma'rekin; Adriana Laespada, 'Caldo de zancarrón y compota de manzana' lanarekin; Ana Serna, 'La grieta tras el ciervo' lanarekin; eta Zaira Zanguitu, 'Pajarracos' lanarekin. Euskarazkoan: Jone Arriola 'Ez dut izan nahi' lanarekin; Carmen Echeverria 'Josepina'rekin; Bego Merino 'Hutsa'rekin; Saioa Miguel 'Leize'rekin; Itsaso Pol 'Snow Globe'rekin; eta Paula Olaz 'Ainarak' lanarekin.

Maria Eugenia (Mariú) Lombardi argentinarra izanen da 'Two week international residency' egoitzan esku hartuko duen emakume zinemagilea.

'A Shelter of One's Own' egoitzan, Etxe Beteak emakume zinemagile palestinarren lau proiekturi emanen die aukera, YARAN Foundationen laguntzarekin bisak eta alderdi logistikoak kudeatzeko.

GELA BAT NORBERARENA

Natalia Grande (1989, Madril) Peruko argazkilaritza-zuzendaria eta zinemagilea da, Zinematografian graduatua ECAMen. Hogei film baino gehiagotan egin du lan. Zineman egindako lanaz haratago, AMAren (Mujeres y Disidencias Audiovisuales) sortzaileetako bat da, ikus-entzunezkoen sektorean genero-berdintasuna bultzatzen duen erakundea. Halaber, CIMAn (Emakume Zinemagile eta Ikus-entzunezkoen Elkartea) LGTBIQ+ lantaldearen ordezkaria izan da. Zuzendari gisa egin duen lehen film luzea, 'Préstame tus ojos', AG DOK program mentoretza-programarako eta ZG PRO 2025 programarako hautatua izan da.

Alba Lozano Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da, eta Zinema Zuzendaritza egin du ECPVn eta UDDn (Txile). Halaber, Zuzendaritzako Masterreko masterra eta Dokumentaleko Masterra egin zituen ESCACen. 'Non Grata' filmaren gidoilaria eta zuzendaria da; Alacanteko 2022ko Zinemaldian Fikziozko Film Labur Onena. 'Utländsk', bere azken film laburra, Kimuak programaren parte da. 60 jaialditan baino gehiagotan hautatua izan da, eta hamabost bat sari eman dizkiote film labur onenari. Gaur egun, ‘Utländsk’ bere lehen film luzea lantzen ari da. 

Gela bat norberarena proiektuak hainbat euskal erakunderen babesa du, BBK, Bilboko Udala eta  Bizkaiko Foru Aldundiarena, kasurako.

ELKARREKIN SORTZEN

Zaira Zanguitu, Alazne Astorga, Adriana Laespada, Noelia Chañe eta Ana Serna zinemagileek osatuko dute 'Elkarrekin Sortzen'en gaztelaniazko lantaldea.

Zaira Zanguituk hogei bat urte daramatza zuzendari laguntzaile lanetan, bai telesailetan bai filmetan: 'Maspalomas, 'Marco' edo 'Los últimos románticos'. Orain, bere dokumentala lantzen ari da: 'Pajarracos'.

Alazne Astorga aktorea eta sortzailea da. Interpretazio-masterra ikasi du kameraren aitzinean Bizie eskolan Urko Olazabalekin, eta interpretazio-mintegiak egin ditu Andrés Lima, Manuel Morón, Oriol Pla, Alessandra Garcia, Javier Galitó-Cava eta Neus Suñerekin. Orain, 'Yolanda' bere lehen film luzea lantzen ari da, Fuerza Nuva taldeak erail zuen Yolanda Gonzalezen hilketan oinarrituta.

Adriana Laespada aktorea, sopranoa, antzerkigilea eta zuzendaria da, eta Arte Ederretan graduatua. Kantu lirikoa, Eszena eta Interpretazio Zuzendaritza eta Meisner teknika lantzen ditu. Gaur egun, 'Caldo de zancarrón y compota de manzana' proiektua lantzen ari da.

Noelia Chañe Zinema Zuzendaritzan eta Ikus-entzunezko Arteetan graduatutako zuzendari eta gidoilaria da. Aktoreen Zuzendaritza eta Zuzendaritzako tailerrekin osatu du bere prestakuntza, Javier Fesser eta Cristina Perales profesionalekin batera. 'Magma' arlo akademikotik kanpo egin duen lehen film laburra da.

Ana Serna ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria da. Kowalski Filmsentzat eta Irusoinentzat produkzioan eta produkzio zuzendaritzan lan egin du: 'Los domingos', 'Soy Nevenka'. Histeria Kolektiboa eta Al Borde films ekoiztetxeen sortzaileetako bat da. Elkarrekin Sortzenen aukeratu dute 'La grieta tras el ciervo' proiektuarekin.

Itsaso Pol, Saioa Miguel, Carmen Echeverria, Jone Arriola, Bego Merino eta Paula Olaz zinemagileek osatuko dute 'Elkarrekin Sortzen' lantaldea, euskaraz.

Itsaso Pol-ek Arte Eszenikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen. Casting-sailean lan egin du 'As Bestas', 'Antidisturbios' eta 'Los últimos románticos' proiektuetan. Gaur egun, 'Snow Globe' lantzen ari da. 

Saioa Miguel Zinema Zuzendaritzan diplomaduna da, Zinema Dokumentalean eta Esperimentalean espezializatua, Kultura Proiektuen Kudeaketako Masterra du eta Komisariotza Filmikoko graduondokoa. 'Erik(a)' (Zinegoaken eta Márgenesen hautatua) eta 'Gatz Harana' (Zinemaldian estreinatua) film laburren zuzendaria da; eta 'Piztiak' film laburren zuzendaria, ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Sorkuntza Saria jaso zuena. Gaur egun 'Leize' film luzearen proiektua lantzen ari da.

Carmen Echeverriak zinema ikasi du Bordelen, eta master bat Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan. Gaur egun, bere bigarren film labur 'Josepina' garapen-fasean dago.

Jone Arriola Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta Zinema Zuzendaritzan masterduna. 'Dena asmatuta dago' eta 'Hor konpon' film laburrak estreinatu dira ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. 'Elkarrekin Sortzen'en aukeratu dute 'Ez dut izan nahi' proiektuarekin. 

Bego Merinok hogei urte baino gehiago ditu publizitatean, hezkuntzan eta ikus-entzunezkoen sektorean lanean. Diseinu grafikoa eta antzerkiko eszenografia ikasi ditu, besteak beste. Gaur egun, bere lehen film laburra egiten ari da: 'Hutsa'.

Paula Olaz Jatorrizko Soinu Bandetan espezializatutako konpositorea da. 20 film luze baino gehiagorentzat konposatu du musika originala: 'Raqa', 'Las Buenas Compañías', 'Bajo Terapia',  'Nora'. Orain 'Ainarak' proiektua lantzen ari da.

'Elkarrekin sortzen' programak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Berdintasunerako Zuzendaritzaren babesa du.

TWO WEEK INTERNATIONAL RESIDENCY

María Eugenia (Mariú) Lombardi ekoizle, zuzendari eta idazle argentinarra da. Bere lehen filma, 'Vida', Giza Eskubideak sustatzeko eta defendatzeko interesgarria zela aitortu zuten. 'Emilia y las invisibles' eleberriaren egilea da, serierako egokitzapenean, eta, gaur egun, film luzeko hainbat proiektu eta eleberri grafiko bat lantzen ari da. Aldi berean, zinema independentea ekoizten du Argentinan, Italian eta Espainian. 'Two week international residency' egoitzan eginen duen proiektua 'Menstruopia' izanen da.

etxebetea.com

  • DataIrailak 29
  • Gaia Ikus-entzunezkoa