"Klasikoak" programak hamalau film emango ditu urritik abendura bitartean Donostia, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen


"Klasikoak" programak hamalau film eskainiko ditu urritik abendura bitartean. Donostian (Tabakalera), Bilbon (Bizkaia Aretoa), Gasteizen (Artium Museoa), Iruñean (Golem Baiona) eta Donibane Lohizunen (Le Sélect) izango dira saioak. Programa hori Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan garatua da, eta irailean hasi zen Lillian Hellman zinemagileari eskainitako atzera begirakoarekin eta "Klasikoak" sailarekin. Biak ala biak Zinemaldiaren egunetan izaten dira, eta, hiruhileko honetan zinemagintzaren historiako pelikula bikainak deskubritzen edo berrikusten jarraitzeko gonbita egiten du.

Jarraitu irakurtzen

filmoteka.eus

  • DataIrailak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa