"Begiradak ondareari" film labur dokumentalen lehiaketan 18 eta 25 urte bitarteko pertsona orok parte har dezake. Parte-hartzaile guztiak Euskal Autonomia Erkidegokoak izan behar dira edo bertan bizi.
Deialdia pertsona fisikoei zuzenduta dago, eta lana bakarka edo taldean aurkez dezakete. Azken kasu horretan, taldearen ordezkari bat aukeratuko da harremanetarako.
Deialdiak adin desberdinei zuzendutako bi kategoria ditu:
Añorgatarrak saria: Euskal Autonomia Erkidegoko 25 urtetik gorakoentzat. Aurkezten diren filmek Museum Cemento Rezolaren bildumarekin erlazioa edukiko dute eta Añorgako komunitatearekin bereziki, ondare honen sortzaile nagusi bezala. Lehen saria eskuratzeko, piezak euskaraz izan beharko dira.
Ondarebizia saria: ondarea eta memoria lotzen dituzten lanei zuzendua. 18 eta 25 urte bitarteko pertsonak edo duela 5 urte baino gutxiago goi mailako ikasketak egin dituztenak eskuratu ahal izango dute sari hau.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.