Urriaren 27tik 31ra "Zinemakumeak gara!" jaialdiaren 30. urteurrena ospatuko da Bilbon

  • Urriaren 27tik 31ra

  • Erakustaldiak emakumeek zuzendutako hiru hamarkadako filmak errepasatuko ditu. Horretarako, atzera begirako ziklo bat egingo da BilbaoArten eta prestakuntza-tailerrak, mahai-inguruak, saio bereziak egingo dira eta atal ofiziala proiektatuko da Golem Alhóndiga zinemetan

Udazken honetan "Zinemakumeak gara! - Emakumeen zuzendutako zinemaren erakustaldia"-ren 30. urteurrena ospatuko da Bilbon. Udalak zorionak eman dizkio erakustaldiari bere hiru hamarkadako ibilbideagatik, Itziar Urtasun Berdintasuneko zinegotziak gaur goizean, edizio berriaren aurkezpenean, adierazi duen aintzatespenaren bidez. Urriaren 27tik 31ra, andrazkoek egindako ikus-entzunezkoen epizentro bihurtuko da Bizkaiko hiriburua. Programak hainbat atal dauzka: proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko figurei omenaldia egingo dien inaugurazio-gala bat.

BBK Aretoan egindako prentsaurrekoan, Itziar Urtasun zinegotziarekin izan dira Ana Gutiérrez erakustaldiaren zuzendaria, Trinidad L. Vicente Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia eta Koldo Bilbao BBKko Kulturako arduraduna.

URRIAREN 20TIK AURRERA

Motorrak berotzeko, aurreko astean, "Nola ikasi emakume izaten (eta ahaleginean ez hiltzen)" atzerabegirako zikloarekin abiatuko gara. Urriaren 20tik 24ra bitartean izango da, BilbaoArten. Ziklo honek erakusketaren 30 urteko historian zeharreko bidaia bat eskainiko du. Horretarako, nazioarteko film luze entzutetsu batzuk proiektatuko dira, baita gure katalogo historikotik atera dugun euskal emakumezko zinemagileek zuzendutako film labur sorta bat ere. Sarrera doakoa da. Hainbat lan berriz ikusi eta aldarrikatzeko aukera paregabea eta ezin hobea da. Lan hauetaz ari gara, adibidez: Perversiones de mujer (Susan Streitfeld, 1995), Rachida (Yamina Bachir-Chouikh, 2002), La batalla de Solferino (Justine Triet, 2013) eta Las mujeres de verdad tienen curvas (Patricia Cardoso, 2002).

"Film Laburrak Femeninoan" proiektatuz amaituko da zikloa. Espainian ekoitzi diren emakumeek zuzendutako film laburren programa bat da, TRAMAk (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia lanen erakustaldi eta jaialdien koordinadora) urtero deitua.

Prestakuntzari dagokionez, erakusketak bere ikus-entzunezko laborategi arrakastatsua aktibatu du berriro. Horren barruan "Emakume heroiaren bidaia" lantegia antolatu da, Belén Ruiz Soroa irakaslearen eskutik. Saioa urriaren 21ean izango da (asteartea), Bizkaiko Psikologia Elkargoan. "Heroiaren bidaia" tradizionalarekiko alternatiboak diren narrazio-ereduak aztertuko dira, zinemako eta literaturako emakumezko protagonisten eraikuntzari erreparatuz, Maureen Murdocken proposamen teorikoaren bitartez.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 2
  • Gaia Ikus-entzunezkoa