Ekoiztu 2026

  • Ekoiztu 2026

Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendutako laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.

Deialdiaren helburuak

  • Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
  • Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
  • Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.

Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000 €-ko hiru laguntza, Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000 €-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urriak 7(e)tik 2025(e)ko Azaroak 24(e)ra
  • EntitateaUharte Zentroa
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraEkoizpena
  • Harremanamaster@centrohuarte.es
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.