ACT - Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia 2026: parte hartzeko deialdia

  • ACT - Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia 2026: parte hartzeko deialdia

ACT FESTIVAL 2026rako deialdia irekita dago, eta abenduaren 20ra arte egongo da zabalik.

Bilbo eta Barakaldon 2026ko ekainaren 4etik 6ra bere hogeita hirugarren edizioa ospatuko duen Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia da ACT.

ACTk ehun parte hartzaile eta gonbidatu inguru biltzen ditu urtero, lau eguneko egitarauaren inguruan. Jaialdiak lau atal nagusi ditu: atal pedagogikoa, ACTmosfera topaketak, lan eszenikoen erakusketa eta lan laburren lehiaketa, deialdi baten bitartez, haien proposamenekin parte hartu nahi duten konpainia eta artistei irekia.

ACTk mundu mailako eszena sortzaile berriei zuzendutako deialdia irakitzen du urtero, 30 minututik beherako lanak aurkeztu nahi dituzten konpainia eta artistei zuzenduta. ACTk arriskuak hartzen dituzten proposamenen eta lengoaia eta forma eszeniko berriak jorratzen dituzten taldeen alde egiten du.

ACTk sortzaile berrien lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslegoaren aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du.

Hartarako topaguneak, hausnarketa eta eztabaida guneak eta egitarau pedagogiko berezia errazten ditu artista eta partaideentzat.

ACT jaialdi bat izateaz gain Arte Eszenikoen Azoka ere bada, mundu osoko programatzaileak biltzen dituena.

Parte hartzeko:

GALDETEGI HAU bete.

Jaialdian parte hartzeko beharrezkoa da proposamenaren bideoa bidali, work in progress-a edo entsegu baten grabaketa izan daiteke, baina ez lanaren teaserra.

Lanek gehienez 30 minutuko iraupena izan behar dute.

Ziurtatu jaialdiaren baldintza orokorrak ondo irakurri dituzula eta bidaliguzu zure proposamena galdetegia betez.

ACT Festival 2026: ekainaren 4tik 6ra arte.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urriak 20(e)tik 2025(e)ko Abenduak 20(e)ra
  • EntitateaBAI Antzerki Eskola
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.