Mazokak 10 urte bete ditu bere edizio esklusiboenean

  • Mazokak 10 urte bete ditu bere edizio esklusiboenean

  • Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azoka 2025eko abenduaren 19tik 21era bitarte egingo da Montehermoso Kulturunean

Monterhermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean egingo da Mazokaren 2025eko edizioa abenduaren 19tik 21era bitarte. Marrazki eta Ilustrazio Azokak 10 urte bete ditu ekitaldian parte hartuko duten profesionalen lanak modu esklusiboagoan sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Aurten parte hartuko duten profesionalak 30 izango dira guztira.

Ekimenaren programa aurkezteko prentsaurrekoan hartu dute parte honako hauek: Vitoria-Gasteizko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi María Nanclares; Gasteizko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Sonia Díaz de Corcuera; Laboral Kutxako Komunikazioko lurralde-arduraduna, Kepa Ortiz de Urbina; eta Mazokako zuzendaria, Marta C. Dehesa.

"Mazoka maila handiko jaialdi grafikoa da eta marrazkigintzan, ilustrazioan eta arte plastikoetan sortzen ari diren balio berriak ezagutzeko aukera emango digu. Horiek guztiek profesional ospetsuekin partekatuko dute espazioa. Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak ekitaldi hau babesten du, sormen-industrien erakusleihoa delako. Hain zuzen ere, Udalak industria horien aldeko apustu irmoa egiten du", nabarmendu du María Nanclaresek.

Bestalde, Sonia Díaz de Corcuerak honako hau nabarmendu du: "hamarkada honetan, agerian geratu da Mazoka ezinbesteko plataforma izan dela Euskadi barruko zein gure mugetatik kanpoko talentua ezagutzeko. Sekulako sormen-potentziala duen ekimena da, talentua landu, konektatu eta proiektatzen den espazioa, eta hori da, hain zuzen ere, Kultura Sailak sustatzen jarraitu nahi duena: inspiratuko duen, lagunduko duen eta bideak irekiko dituen kultura".

Antolatzaileek adierazi dutenez, azokan parte hartzeko ehunka eskaera jaso dituzte, oso maila eta kalitate tekniko handikoak. Haietatik % 87 Espainiatik iritsi dira, eta, horien artean, % 26 Euskaditik, eta % 12 Arabatik.

Nazioartean interesa nabarmen handitu da, % 13 hori 2024an baino % 9 gehiago baita. Ordezkaritza handiena duten nazionalitateak Europakoak eta Hego Amerikakoak dira: Erresuma Batua, Finlandia, Italia, Frantzia, Portugal, AEB, Argentina, Txile, Kolonbia, Kuba, Dominikar Errepublika, Venezuela, Mexiko, Ekuador eta Mauritania.

Behin hautaketa eginda, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Ávilako, Málagako, Jaéngo, Huelvako, Zaragozako, Valentziako, Murtziako, Valladolideko, Bartzelonako, Madrilgo, Murtziako, Asturiaseko eta Santiago de Compostelako profesionalak izango dira Mazokan. Nazioarteko ordezkaritza, berriz, Dominikar Errepublikaren, Venezuelaren eta Italiaren eskutik etorriko da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 28
  • Gaia Ikusizko arteak