Deialdi honen helburua komisarioei erakusketa-proiektu bat garatzen laguntzea da. Proiektu hori 2027. urtearen hasieran egingo da, Tabakalerako 2. erakusketa-aretoan.
Egonaldiak lau asteko iraupena izango du, eta espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu erakusketa-formatuko proiektu kuratoriala garatzeko. Hautatutako komisarioak proposamena gorpuztu ahal izango du, 2026ko maiatzak 4 eta 31 artean izango den egonaldian.
Deialdira aurkezten diren proiektu guztien artean proposamen bat hautatuko da.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.