Oihua! lehiaketak jarraitzen du jatorrizko helburuari eutsiz: euskarazko beldurrezko eta fantasiazko film laburren sorkuntza sendotzea. Larrotxene Bideoren egitasmoak Euskara Zerbitzuaren babesa du, eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari da. Film laburra 2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. astean estreinatuko da.
Deialdira aurkezten diren gidoien artean oinarrietara hoberen egokitzen den proiektua hautatuko du epaimahaiak. Aukeratuko den gidoia Larrotxene Bideoren tutoretzapean produzituko da eta, horretarako, 10.000 € arteko produkzio gastuak babestu ahalko dira. Esan bezala, aurten hautatuko den proiektua 2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. astean estreinatuko da.
Deialdi honek gero eta pisu handiago du sektorean. Alde batetik, lagundutako proiektuen aholkulari lanetan ibilitakoen ospeagatik: lehen hiru ekitaldietan Paul Urkijo, Maider Oleaga eta Igor Legarretaren neurriko egileen babesa izan dute irabazleek. Bestetik, proiektu irabazleek film laburren jaialdi zirkuitoan emaitza bikainak jaso dituzte: azken edizioan hautatutako proiektuak, Eneko Muruzabal bilbotarraren Planetagatik, Estatuko eta nazioarteko 40 zinema jaialditan baino gehiagotan programatua izan da (hala nola, Málaga, ZINEBI, FICX, Los Angeles, Sao Paulo, Quito edo New York). Gainera, AEBetako Renoko jaialdian, Britain Handiko Aberystwyth-en eta Kolonbiako Barichara jaialdian saritua izan da eta, gertura etorrita, Lekeitioko Zine Jaialdiaren 47. ekitaldian Film Onenaren Saria jaso du ere.
Hautagaiak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 30ean amaituko da, 23:59ean. Deialdiari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hona hemen kontaktua: larrotxene_bideo@donostia.eus.
Informazio gehiago: oinarriak (PDF).
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.