Katapulta Tour Gipuzkoa 2026: izen-ematea

  • Katapulta Tour Gipuzkoa 2026: izen-ematea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak Katapulta Tour Gipuzkoa programaren deialdi berria zabaldu dute Gipuzkoan 2026an egingo diren musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko. Hamaikagarren edizio honek artista emergenteentzako funtsezko plataforma gisa finkatu du programa hau.

  • Musikako eta arte eszenikoetako 10 proiektu hautatuko dira.
  • Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago.

Katapulta Tour Gipuzkoa Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatzen dute, Buenawista Prolleckziom's lankidetzarekin.

OHARRA: IZENA EMATEKO EPEA 2025EKO ABENDUAREN 8RA ARTE LUZATU DA.

Deialdiaren oinarriak (PDF)

Izena emateko orria

Hartzaileak eta estiloa

Deialdia artista profesional berriei edo erdi profesionalei zuzenduta dago, beren karrera musikan eta arte eszenikoetan profesionalki garatzeko interesa dutenei, eta musika-proposamenak (pop, rock, folk, electronika, hip-hop eta antzeko estiloak) eta formatu txikiko arte eszenikoen proposamenak (mikroantzerkia, bakarrizketak, performancea eta magia) onartzen dira.

Helburuak

  • Gipuzkoako talentua musikan eta arte eszenikoetan nabarmentzea eta bultzatzea –bereziki, gazteriari–.
  • Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileei lagunduz.
  • Prestakuntzaren eta saiakeraren alde egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Azaroak 7(e)tik 2025(e)ko Abenduak 8(e)ra
  • EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.