Ana Garcia Peńak SGAEren Antzezlanen VII. Ana Diosdado Saria irabazi du "La aldea vacía" lanarekin

  • Ana Garcia Peńak SGAEren Antzezlanen VII. Ana Diosdado Saria irabazi du

Ana Garcia Peña antzerkigile, zuzendari, antzerki-ikertzaile eta antzezleak (Barakaldo, 1998) emakumeek idatzitako testuentzako SGAEren Antzezlanen VII. Ana Diosdado Saria (2025) irabazi du, emakumeen bikaintasunezko sorkuntza eta dramaturgia sustatu eta agerian jartzea helburu duena. Lan irabazleak La aldea vacía du izenburu. 4.000 euro jasoko ditu, eta SGAE Fundazioaren TeatroAutor bilduman argitaratuko da. Gainera, 2026eko Teatro en la Berlanga irakurketa dramatizatuen programan sartuko da. 102 aurkezpenen artean aukeratu dute.

Informazio gehiago (gaztelaniaz)


  • DataAzaroak 8
  • Gaia Arte eszenikoak