132 ahots behar dira "Abestu Euskadiko Orkestrarekin" ekimenaren bigarren ediziorako

  • 132 ahots behar dira

  • Lehen edizio arrakastatsu baten ondoren, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera ematen duen proiektu parte-hartzailea bueltan dator. Hiru eszenatoki handitan abestuko du herritarren abesbatzak: Euskalduna, Kursaal eta, nobedade gisa, Baluarte
  • Izen-ematea zabalik dago azaroaren 10etik abenduaren 4ra eta aukeratutako ahotsak abenduaren 15ean iragarriko dira. Kontzertuak martxoan izango dira eta aurreko bi hilabeteetan 10 entsegu kolektibo egingo dira

Parte-hartze eta asebetetzeari dagokionez aurreikusten zen guztia aise gainditu ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin itzuli da, zenbakitan hazi den bigarren edizio batekin. Alde batetik, 132 ahots nahi dira, iaz baino % 10 gehiago, eta, bestetik, egutegian hitzordu berri bat gehitu da eta eszenatoki berri bat: Baluarte Auditoriuma.

Proiektua Denboraldi Sinfonikoaren barruan ikusaraziko da, Schumann / Respighi izeneko zortzigarren programa sinfonikoaren baitan eta Riccardo Frizzaren zuzendaritzapean. Kontzertuak honako egunetan izango dira: martxoaren 13an Iruñeko Baluarte Auditoriumean, martxoaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian, eta martxoaren 16 eta 18an Donostiako Kursaal Auditoriumean.

Proiektu hori gauzatzeko, 132 ahots anonimo eta boluntario bildu behar dira guztira (bai aurretik parte hartutakoak, bai oraindik egin ez dutenak), eta Euskadiko Orkestraren webgunean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek abenduaren 4rako beranduenez. Ezinbestekoa da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Ondoren, Miramonen urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra bitarteko asteazkenetan antolatutako 10 entseguetako ahalik eta gehienetara joatea eskatuko da. Beste berrikuntzetako bat da lehen hiru entseguak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan errepikatuko direla, Bizkaiko eta Arabako pertsonei sarrera errazteko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 10
  • Gaia Musika