Femias Kolektibaren "Ahotsak AA(r)entzat" proiektuak irabazi du Loraldiaren 4. Sormen Digitaleko Beka

  • Femias Kolektibaren

  • Femias Kolektiboak aurkeztutako "Ahotsak AA(r)entzat" da 4. Loraldia Digital Bekaren proiektu irabazlea, sorkuntza digitalaren eta hausnarketa sozialaren arteko bidegurutzean kokatzen den lan ausarta
  • Adimen artifiziala "heztea": proiektu interaktibo honetan, publikoak bere ahotsa erabiliko du adimen artifizial bati euskal kulturaren inguruko ikuspegi estereotipatua deseraikitzen laguntzeko
  • 10.000 euroko babesa: bekak euskarazko sorkuntza digital natiboaren aldeko apustua indartzen du, abangoardiako proposamenak garatzeko ezinbesteko baliabideak eskainiz

Loraldiak laugarren urtez eman du Sormen Digitaleko Beka, eta pozarren iragartzen dugu aurtengo proiektu irabazlea Femias Kolektibaren "Ahotsak AA(r)entzat" dela. Epaimahaiak bereziki baloratu du proposamenaren izaera berritzailea, kritikoa eta parte-hartzailea, euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan mugarri berri bat jartzen baitu.

Loraldia Sormen Digitala Bekak, aurreko edizioetan bezala, euskarazko sorkuntza digital natiboari bultzada emateko konpromisoari eusten dio. "Ahotsak AA(r)entzat" proiektuak ezin hobeto islatzen du bekaren espiritua: diziplinak nahastea, ikuspegi berriak eskaintzea eta euskara abangoardiako kultur adierazpenen erdigunean kokatzea.

Femias Kolektibak 10.000 euroko saria jasoko du lana garatzeko, eta emaitza 2027ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da.

Zer da "Ahotsak AA(r)entzat"?

Femias kolektiboa garatuko duen proiektu honek, instalazio interaktibo bat proposatzen du, adimen artifizial-makina bat protagonista izango duena hain zuzen ere. Instalaziora hurbiltzen diren pertsonek elkarrizketa bat izango dute adimen artifizial horrekin, galdera nagusi bati erantzunez: zer da euskal nortasuna/euskal kultura?

Jarraitu irakurtzen

loraldia.eus

  • DataAzaroak 10
  • Gaia Bestelakoak