Irekita dago FESTIKALE 2026 jaialdirako KALEKO proposamen eszenikoen deialdia. Jaialdia 2026ko uztailaren lehen hamabostaldian egingo da, Arabako hainbat herritan, eta kaleko arte eszenikoak zein espazio natural, ondare eta alternatiboetan garatu daitezkeen formatuak programatuko dira.
Deialdia Euskal Herriko eta Estatuko konpainiei zuzenduta dago. Hautaketan honako irizpideak baloratuko dira: egokigarritasuna, kalitate artistikoa, lurraldearekiko lotura, ikuspegi soziala eta jasangarritasuna, eta berdintasunaren zein genero-ikuspegiaren integrazioa.
Proposamenak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31ra artekoa da.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.