Bizkaiko Lurralde Historikoan 2025eko ekainaren 16tik 2026ko ekainaren 15era bitartean egiten diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emango dituen foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Jarduera horiek, dena dela, honako hauek bakarrik izango dira: babes berezia edo ertaina duten ondasun arkeologikoak, edo ustez hondakin arkeologikoak dituzten guneak, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan ondasun babes ertaina edo berezitzat kalifikagarri gisa agertzen direnak ukitzen dituen edozein obra motaren ondorioz beharrezkoak diren jarduerak.
Dirulaguntzaren xedea
Foru dekretu honen arabera, honako jarduera hauek jaso dezakete dirulaguntza:
a) Arkeologia eta paleontologiako prospekzioak.
b) Kontrol arkeologikoa.
c) Arkeologia eta paleontologiako zundaketak.
d) Arkeologia eta paleontologiako indusketak.
e) Arkeologia eta paleontologiako ikerketak.
Dirulaguntza eskatzea eragiten duten proiektuak 2025eko ekainaren 16tik 2026ko ekainaren 15era bitartean egin behar dira.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.