Patrim 4.0 egoitza artistikoa Igartubeiti Baserri Museoan: 2025eko deialdia

  • Patrim 4.0 egoitza artistikoa Igartubeiti Baserri Museoan: 2025eko deialdia

PATRIM 4.0 kultura-ondarea berritzeko eta sormenez kudeatzeko Pirinioetako sarearen esparruan, Igartubeiti Baserri Museoak egoitza artistikoa jarri du abian Ezkion. Egoitza EFA 127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren parte da. Proiektu horren helburua da kulturak eta turismo iraunkorrak Pirinioetako garapen ekonomikoan, gizarteratzean eta gizarte-berrikuntzan duten zeregina indartzea.

Deialdia irekita dago belaunaldien arteko lotura bultzatzen eta indartzen lagunduko duten proiektu artistikoak aurkezteko, bai eta kontakizun, iruditeria eta antzezpenak gaur egun berrinterpretatzeko ere, Ezkioko udalerriko landa-eremutik etorkizuna birpentsatzeko.

Ezkiok 467 biztanle ditu. Sakabanatuta dauden hainbat auzok osatzen dute Ezkio. Igartubeiti Baserri Museoak, ia 25 urteko ibilbidearekin, eta 2017an inauguratutako tokiko ikastetxeak, oso funtzio garrantzitsua dute udalerriko gizarte, hezkuntza eta kultura kohesioan, elkarbizitzarako eta jakintzen elkartrukerako espazio gisa, hirigune ezberdinetara duen  distantziak markatutako eremua baita.

Diziplinak

Proposamen hauek onartuko dira: arte bisualak, ikus-entzunezkoak, instalazioak, Land Art, argazkigintza, soinua, antropologia, ikerkuntza, eskultura, performancea eta artistaren eta lurraldearen arteko elkarrizketa lotzen duten adierazpen artistiko edo lan-ildo guztiak, betiere ingurunearen espezifikotasunaren eta testuinguruaren baitan eta paisaia eraldatzeko ideiari lotuta.

Argitaratu gabeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango da, bakarka edo taldeka.

Egutegia eta dokumentazioa

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena.

Proposamenak telematikoki baino ezingo dira bidali, formulario honen bidez.

Egonaldiaren datak: 2026ko martxoaren 2tik 29ra.

Egoitza artistikoaren oinarriak


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Azaroak 28(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 21(e)ra
  • EntitateaIgartubeiti Baserri Museoa
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaGipuzkoa
  • Iraupena2026ko martxoaren 2tik 29ra
  • SektoreaIkusizko arteak, Ikus-entzunezkoa, Ondarea, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.