Arkupehotsak 2026: izen-ematea

  • Arkupehotsak 2026: izen-ematea

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibaren ekimena da Arkupehotsak eta bere zortzigarren edizioa abiarazi du, musika sortzaile berriei plaza eta aukera berriak eskaintzeko asmoz.

Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta plazaratzea dira proiektuaren lan ildo nagusiak. Horrela, parte-hartzaileek formazio teknikoa zein artistikoa jasoko dute, kontzertu bat eskaintzeko aukerarekin batera.

2026ko Arkupehotsak egitasmoan izena eman nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau: IZEN EMATEA.

Eskaerak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 18a izango da.

Musikari berrien plaza izateaz gain, sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratutako taldeek Dinamoa Sormen Guneko soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute entseguetarako eta zuzenekoaren prestakuntzarako. Topaketa zein emanaldia argazkiz erregistratuko da, eta zuzenekoaren soinua grabatuko da; talde bakoitzak bere abesti gustukoenaren nahasketa jasotzeko aukera izanik.

Formazio saio eta tailerrak martxoaren 14an egingo dira, topaketa-egun batean bilduta eta ondoren, ekainaren 13an Azpeitiko plazan eskainiko dute emanaldi kolektiboa parte-hartzaileek.

Bestalde, talde bakoitzak 300 euro jasoko ditu zuzeneko kontzertuaren truke, eta talde aukeratuak urtean zehar beste musika talde handi   batekin jotzeko aukera izango du Sanagustin kulturguneko oholtza nagusian.

kulturaz.eus

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 1(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 18(e)ra
  • EntitateaKulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa, Prestakuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.