Oinarri hauen helburua da Bilboko "Film Sozialak" Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdian parte-hartzea arautzea. Oinarri hauek idatziz onartzea edo zinemaldiak eskatzen duen edozein formatutan filmak inskribatzea edo bidaltzea, plataformetan, zuzeneko bidalketan eta abarretan, egileak edo obren gaineko eskubideak dituenak onartuko ditu.
Izena emateko epea: 2025eko abenduaren 1etik 2026ko maiatzaren 1era.
Jaialdiak 13 kategoriatan banatuko ditu sariak, guztira 23.500 euro. Estrategia hori ez da lehiakortasuna sustatzeko, baizik eta zinema soziala egiten dutenei laguntzeko.
Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao du egoitza nagusia Zinemaldiak; zehazki, han dauden Golem zinema-aretoak. Data ofizialak, berriz, hauek ditu: 2026ko urriaren 15etik 22ra. Dena dela, abuztuan eta irailean ere egingo da zenbait sustapen-proiekzio, zeinak ere sartuko baitira lehiaketan, ikusleen botoak jasota. Zinemaldian saritutako lanak urriaren amaieran eta azaroaren hasieran proiektatuko dira berriro. Gutxienez 30 lekutan jarriko dira ikusgai filmak, eta horietatik 19 Euskadiko hezkuntza formaleko institutuak dira, Batxilergokoak eta Lankide Heziketakoak.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.