14 eta 35 urte bitarteko arabar gazteei zuzendutako Gazte Talent talde eta bakarlari berrien lehiaketaren XI. edizioak baditu finalistak. 41 proposamenen artean, hautaketa-batzordeak sei banda aukeratu ditu: Dalton & Co, Dirdaia eta Deriba, 25-35 urte artekoen kategorian, eta Deus Ez, Nun eta Makriba, 14-24 años urte artekoetan. Lehenengo hirurek abenduaren 8an joko dute Jimmy Jazz aretoan, eta gainerakoek hilaren 9an. Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira eta kontzertuak 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da tokia bete arte.