2deo Serieak mentoretza-programak talentu berriak bultzatu nahi ditu, telesail-proiektu berritzaileen aldeko apustua egin dezaten, edozein formatu eta generokoa, nazioarteko anbizioarekin, arreta berezia eskainiz plataforma digitalei eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin.
Deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bi euskaraz edo elebidunak, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea.
Programan zehar, aukeratutako sortzaileek dosier sendo bat, biblia eta telesailaren gidoia landuko dute mentoreen laguntzarekin, eta ondoren ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileekin partekatuko dute, bereziki plataforma eta telebista-kateekin.
2026ko martxotik maiatzera bitartean aurrez aurreko eta online saioak antolatuko dira, non talde bakoitzak gidoiaren idazketa, ekoiztetxe bilaketa eta proiektu bakoitzaren banaketa estrategia eta eszenaratzea jorratuko dituen.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.