"Vitoria-Gasteiz" sariek Naroa Zubillaga eta Irene Hurtado de Saratxo saritu dituzte haur- eta gazte-literaturako euskarazko itzulpen onenengatik


  • Izaskun Arrue Kulturguneak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta hogeita bigarren edizioaren sari-banaketaren eta Adierazpen Instituzionala hartu ditu

Naroa Zubillaga Gómez eta Irene Hurtado de Saratxo Mendieta itzultzaileek irabazi dute haur- eta gazte-literaturako lanen euskarazko itzulpenik onenen "Vitoria-Gasteiz" sarien hogeita bigarren edizioa. Aurten, guztira, 15 lan aurkeztu dira, lau gazteen kategorian eta hamaika haurren kategorian. Sariak Euskararen Udal Zerbitzuak ematen ditu, eta kategoria bakoitzeko 9.000 eurokoak izan dira.

Haurren kategorian, epaimahaiak Naroa Zubillaga Gómezen Zipotz lanaren itzulpena saritu du. Naroak Josephine Mark idazle alemaniarrarenaren lana itzuli du aurten. Iaz ere gazte literaturaren kategorian irabazi zuen  itzultzaile onenaren saria.

Bestalde, Irene Hurtado de Saratxo Mendietak gazteen kategoriako saria lortu du Itsaso gaziaren balada bat lanaren itzulpenagatik. Hugo Pratt komikigile italiarrak sortutako Corto Maltese sagaren lehen albuma da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 3
  • Gaia Literatura