Bilboko Udalak antolatutako FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoak gaur irekiko du lanak aurkezteko epea, 2026ko maiatzaren 8tik 16ra egingo den hurrengo edizioan parte hartu ahal izateko.
Sail Ofizialean parte hartuko duten filmak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da. Lanak Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bidez bidali ahal izango dira. ZInemaldiaren hurrengo edizioan parte hartzeko oinarriak eta lanen aurkezpen-prozesuari buruzko informazio guztia FANTen webgunean kontsulta daitezke: www.fantbilbao.eus.
FANTen 2026ko edizioak honako sari hauek izango ditu:
DIRU-ZUZKIDURA
FANT EN CORTO Sail Ofizialeko film labur onenaren eta euskal film labur onenaren epaimahaien sariak 3.000 euro eta 2.500 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, sail bereko film labur onenaren publikoaren saria 3.000 eurokoa da, eta "Panorama FANTástico en Corto" Saileko film labur onenarena, berriz, 1.750 eurokoa. Euskarazko film labur bat ekoizteko aukeratutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko du.
Gainerako sari guztiak ohorezkoak izango dira eta garaikur oroigarri bat izango dute.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.