Laburbira 2026: izen-ematea

  • Laburbira 2026: izen-ematea

Film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta, urtez urte, euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei.

Bi helburu nagusi erdiesteko sortu zen Laburbira: euskal zinemagintza hauspotzea, batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Bi helburuak sobera bete direla esan dezakegu 23 urteotako ibilbide arrakastatsuan, euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala eta kontsolidatutako ekimena da eta, gaur egun, Laburbira.

Parte hartu

2025ean film laburren bat ekoitzi duzu? 25 minutu baino gutxiago irauten du? Areto desberdinetan proiektatzea gustatuko litzaizuke? Hau da zure aukera!

Aurten XXIII. edizioa beteko du Laburbirak eta helburu garbia du: euskaraz ekoizten jarraitu dezazuen, zuen, sortzaile zaretenon lanak ezagutzera ematea.

Zabalik dago Laburbirara lanak aurkezteko epea eta urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik.

Aukeratutako film laburren bilduma herriz herri ikusgai egongo da martxoaren 1etik 29ra bitartean Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburutan.

Aurkeztu zure filma


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 5(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 15(e)ra
  • EntitateaTaupa Mugimendua
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.