Musika Bulegoa Sariak 2026

  • Musika Bulegoa Sariak 2026

Musika Bulegoa Sariak 2026rako proposamenak aurkezteko epea ireki du Musika Bulegoak. Deialdia 2026ko urtarrilaren 22ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Sarien hamargarren edizioa izango da, eta Miarritzera itzuliko dira.

Sariek Euskal Herrian sortutako musikaren kalitatea eta aniztasuna aintzatesten eta balioesten dute, eta 11 lan sarituko dituzte ekainaren 4an Miarritzeko Atabal aretoan egingo den ekitaldian.

Musika Bulegoa Sarien –MBS2026– hamargarren edizioak honako sari hauek banatuko ditu:

  • 8 sari musika-lanentzat
  • Etxepare Euskal Institutua Musika Saria
  • Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea Ohorezko Saria
  • Publikoaren Saria

Musika-lanei dagokien 8 sariak eta Etxepare Euskal Institutua Musika Saria 2.000 euroko diru-saria eta Fernando Mikelarena "Baserri" eskultoreak diseinatutako eskultura batez osatuko dira.

Publikoaren Sariak 1.000 euroko diru-saria izango du.

EHMBE Ohorezko Sariak ez du diru-saririk izango.

Oinarriak (PDF)

Proposamen-fitxa


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 9(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 22(e)ra
  • EntitateaMusika Bulegoa
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSustapena eta zabalkundea
  • Harremanainfo@musikabulegoa.eus
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.