"Donostia Zinemaldia. 2025eko memoria"


181.183 ikusle izan dira 56 herrialdetako 254 tituluren 666 emanaldietan Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan. 2024an, 172.301 ikusle izan ziren; beraz, % 5,15 igo da ikusle kopurua.

Zinemaldiak ikusle kopuruan ez ezik, akreditatuen kopuruan ere gora egin du; azken kasu horretan, gainera, laugarren urtez jarraian gainditu du errekorra, aurten 5.556 laguni eman baitie akreditazioa, alegia, aurreko edizioan baino % 4,55 gehiagori. Guztizko horretatik, % 43 Industrian akreditatuak dira (2.411); % 37 filmetako lantaldeen kideak eta erakundeen ordezkariak (2.067), eta gainerako % 19a, kazetariak eta argazkilariak/kamerariak (1.078). 2025. urtean, 618 komunikabide erregistratu dira, aurreko edizioan baino ia % 7 gehiago. Horietatik, 387 espainiarrak ziren, eta 231 beste herrialde batzuetakoak; alegia, kopuru horiek % 3 eta % 14 inguruan hazi dira, hurrenez hurren.

Informazio gehiago

 


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa
  • ArgitalpenaIRAKURRI