Noka Mentoring, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa, eta Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloak koordinatzen du Zineuskadirekin lankidetzan, Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean oinarritutako zuzendari berrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko.
Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua, akonpainamendu profesionala eta 4.000€-ko dirulaguntza eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; zuzendari-txosten sendo bat eta gidoiaren lehen tratamendua egiten lagunduko zaie, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren garapen-laguntzak eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesional eta erresidentzietara aurkeztu daitezen. Ikusmira Berriak programara, besteak beste.
Prozesu osoan proiektu bakoitzarentzat ad-hoc hautatutako hiru tutore egongo dira eta horiek hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru tutoreen profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.
Proiektuak aurkezteko deialdiaren epea 2025ko abenduaren 19tik 2026ko urtarrilaren 21era izango da.
Ezagutu itzazu aurreko edizioetako proiektuak hemen: 2025, 2024, 2023, 2022, 2021.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.