Alauda Ruiz de Azúaren Los domingos pelikulak irabazi du fikziozko film luze onenaren saria Forqué Sarien 31. edizioan, eta Patricia López Arnaiz filmaren protagonistak jaso du emakumezko aktore onenaren saria. Gizonezkoen kategorian Jose Ramon Soroiz saritu dute, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako Maspalomas pelikulan egindako lanagatik.
Animaziozko film luze onenaren saria Alberto Vázquezen Decorado filmarentzat izan da; Uniko bilbotar produkzio-etxeak ekoitzi du.