Pabiloi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak (2026): izen-ematea

  • Pabiloi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak (2026): izen-ematea

P6ko Antzerki Arineko 13. Jardunaldiak 2026ko apirilaren 10etik maiatzaren 3ra bitartean izango dira.

  • Antzezlanek gehienez 15-20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute (garrantzitsua da ezarritako denborara egokitzea, emanaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).
  • Testuak estreinatu gabeak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
  • Euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
  • Gutxienez bi antzezlek jokatuko dute; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
  • Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
  • Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskaintzen dutena (lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek...).
  • Parte hartzaileek emanaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dute emanaldiak behar bezala antolatu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektua jardunaldietatik kanpo utz dezake.

Oinarriak osorik

pabellon6.org

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 21(e)tik 2026(e)ko Otsailak 13(e)ra
  • EntitateaPabiloi 6
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.