"Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea" egonaldiak 2026

Tabakalerak, sorkuntza-zentroa izanik, nazioarteko egonaldi-programa bat dauka artistei, sortzaileei eta kultura-eragileei zuzendua. Laguntza-programak helburu bikoitza dauka: bata, ekoizpen-prozesuei laguntzea, eta bestea, maila kontzeptualean eta ekoizpen mailan aholkularitza eskaintzea.

Euskal artearen testuinguruan, arte-, zientzia-, teknologia- eta gizarte-arloan ikerketa, sorkuntza eta profesionalizazioa bultzatzeko asmoz, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak egonaldi-programa honen edizioa berria jarri du abian. Aurten, berrikuntza gisa, honako hauen laguntzarekin garatuko da: Goethe Institut-Madrid.

Lau proiektu aukeratuko dira eta egonaldi bakoitzak zortzi aste iraungo du. Espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko die hautatutako pertsonei beraien proiektuak garatzeko. Pertsona horiek laguntza izango dute proiektua garatzeko, eta gainera, proiektuak behar duen ezagutza teknikoa duten zientzialarien edo ikertzaileen laguntza ere jaso ahal izango dute. Egonaldia egiteko epea 2026ko maiatzaren 4tik uztailaren 5era bitartekoa da.

Gutxienez artistetako batek Alemaniako testuinguruari lotuta egon beharko du, Alemaniatik bizi edo etorri beharko du. Deialdiaren izaera dela eta, lehentasuna emango zaie euskal testuinguru artistikoari lotutako artistei eta/edo haren ehun artistiko eta kulturalari laguntzen dioten proiektuei. Beraz, gutxienez artistetako bik euskal testuinguru artistikoari lotuta egon beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE) bizi beharko du, edo Arte Ederren Fakultatean edo Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Unibertsitate Masterrean ikasi izan beharko du.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 22(e)tik 2026(e)ko Otsailak 9(e)ra
  • EntitateaTabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaGipuzkoa
  • IraupenaZortzi aste (2026ko maiatzaren 4tik uztailaren 5era)
  • SektoreaIkusizko arteak, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.