Artium Museoak eta Tabakalerak abian jarri dute JAI Jardun Artistikoen Institutuaren zazpigarren deialdia

  • Artium Museoak eta Tabakalerak abian jarri dute JAI Jardun Artistikoen Institutuaren zazpigarren deialdia

  • JAI 2026ko uztailean eta abuztuan egingo da, artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoen bidez jakintza transmititzea ardatz harturik
  • Beste urte batez, Institutuaren deialdian lankidetzan jardungo du Jorge Oteiza Fundazio Museoak
  • Irakasleen artean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren, Artium Museoaren eta Oteiza Museoaren programa propioei loturiko artista hauek daude: Mariana Castillo Deball (Mexico hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990), Carla Fliipe (Aveiro, 1973)

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren lankidetzarekin, abian jarri dute JAI Jardun Artistikoen Institutua prestakuntza-programaren zazpigarren edizioa, izena emateko eskariak egiteko deialdiaren bidez. Programa 2020an sortu zen, eta 2026ko uztailean eta abuztuan egingo da haren zazpigarren edizioa, hiru erakundeen programetan parte hartzen duten artistek beste artista batzuei eta arte garaikidearen sektoreko eragileei jakintzak transmititzea ardatz harturik, ohi bezala. Honako artista hauek parte hartuko dute JAI 2026 edizioan irakasle gisa: Mariana Castillo Deball (Mexico hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990), eta Carla Filipe (Aveiro, 1973). Baita Ibon Aranberri (Itziar, Deba, 1969), Alejandro Cesarco (Montevideo, 1975) eta Itziar Okariz (Donostia, 1969) artistek ere, tutore gisa. Eskariak aurkezteko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik.

JAI Jardun Artistikoen Institutuaren 2026ko deialdia artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei eta sektoreko eragileei begira antolatu da, eta ez da beste baldintzarik eskatzen parte hartzeko. Gehienez ere 16 ikasle onartuko dira, ordea, eta, hautaketa-prozesuan sartzeko, Artium Museoaren eta Tabakaleraren webguneetan topatuko duten inprimakia bete behar dute hautagaiek –hantxe dituzte deialdiaren oinarriak ere–; inprimakiarekin batera igorri behar dituzte curriculum vitae eta biografia, baita motibazio-gutuna eta aurretik eginda dituzten lanen irudien dosier digitala ere.

Jarraitu irakurtzen

artium.eus

  • DataAbenduak 23
  • Gaia Ikusizko arteak