Euskarazko literatura-sorkuntzarako hirugarren "Ignacio Aldecoa Beka" deialdiaren xedea euskarazko sortzaileei laguntza ekonomikoa ematea da, literatura-ipuinaren modalitatean kalitatezko literatura lanak egin ditzaten.
Beka honen helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea da. Literatura-figura berriak edo sendotze-bidean daudenak aurkitu nahi dira, eta aldi berean, Ignacio Aldecoa gogorarazi eta goraipatu.
Beka bakarra emango da. Bekaren diru-hornidura 12.000,00 euro da.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2026eko martxoaren 31n amaituko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua).
Udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:
https://egoitza.araba.eus/eu/-/beca-creacion-literaria-en-euskera-ignacio-aldecoa
https://egoitza.araba.eus/es/-/beca-creacion-literaria-en-euskera-ignacio-aldecoa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.