Dantzalabea - Egonaldi artistikoetarako deialdia 2026

  • Dantzalabea - Egonaldi artistikoetarako deialdia 2026

DANTZALABEA dantzaren praktika profesionalerako gune bat da, Barakaldo Antzokian (Barakaldo, Bizkaia, Euskadi) kokatua.

Bizkaiko eta beste lurraldeetako dantzaren sorkuntza bultzatzeko eta sektore profesionala sendotzen laguntzeko, 2025eko martxoaren 24tik abenduaren 30era bitartean egingo diren 4 egonaldi artistikorako deialdia egiten da.

BALDINTZAK

Deialdi hau honako baldintza hauek betetzen dituzten artista eta konpainiei zuzenduta dago:

  • Dantza garaikidearen eta mugimenduaren inguruko proiektu artistiko bat garatzeko interesa duten artista guztiak.
  • Koreografiaren esparru garaikidean lan egiten duten pertsonak edo bertan ibilbide profesional bat hasi nahi dutenak.

EGONALDI-MOTAK

A. Sorkuntza-egonaldia finkatutako artista/konpainientzat.

Gutxienez hiru ikuskizun profesionalki estreinatu dituzten artista edo konpainiak.

  • A.1. Egoitza Bizkaian duten artistak eta konpainiak, edo beren lana eta ibilbidea Bizkaiarekin lotuta dutenak.
  • A.2. Beste lurralde batzuetan egoitza duten artistak eta konpainiak.

B. Sorkuntza-egonaldia artista/konpainia berrientzat.

Oraindik ikuskizunik estreinatu ez duten edo, gehienez ere, arlo profesional edo amateurrean estreinatutako bi ikuskizun eskaini dituzten artistak eta konpainiak.

  • B.1. Egoitza Bizkaian duten artistak eta konpainiak, edo beren lana eta ibilbidea Bizkaiarekin lotuta dutenak.
  • B.2. Beste lurralde batzuetan egoitza duten artistak eta konpainiak.

Oinarriak osorik


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Urtarrilak 10(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
  • EntitateaBarakaldo Antzokia
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaBizkaia
  • Egonalidaren iraupenaGehienez 2 aste jarraian edo txandaka egonaldi bakoitzerako (martxoaren 22tik abenduaren 30era)
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanadantzalabea@gmail.com
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.