Donostia Zinemaldiak ireki egin du online izena emateko epea 74. edizioan parte hartu nahi duten filmen aurre-hautaketarako. WIP Latam, WIP Europa eta Nest ez diren gainerako sailetan parte hartu nahi duten filmek eman ahalko dute izena, izan ere, aipatutako sailen izen-emateak berariazko deialdien xede izango dira ekainean, eta, beraz, EZ dira orain erregistratu behar.
Aurre-hautaketan izena emateko epea 2026ko ekainaren 16an amaituko da.
Informazioa, parte hartzeko arau orokorrak, sail bakoitzaren araudia eta online inprimakia Zinemaldiaren webgunean daude eskura: www.sansebastianfestival.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.