ZER DA APIKA AUDIOVISUAL PROJECT LAB?
Apika LAB Euskadiko ikus-entzunezko ekoiztetxeen kudeaketa hobetzen laguntzeko programa bat da, ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzera, talentu emergentea sustatzera eta ikus-entzunezko ehuna dinamizatzera bideratua.
Laborategia Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioaren babesarekin. Gainera, Kultura Ministerioaren (ICAA) eta EiTBren laguntza du.
HELBURUA
Euskadiko ikus-entzunezko sektoreko profesionalei laguntza, bultzada eta babesa ematea, gidoiaren behin betiko bertsioa idazteko laguntza eta beren proiektuak ekoizteko estrategia eskainiz, bai eta beren proiektua behar bezala aurkezteko moduari buruzko orientazio pertsonalizatua ere.
Programak lan-ibilbide bat eskaintzen du, storybuilding, gidoiaren idazketa, ekoizpena, aholkularitza juridikoa, audientzien eta marketinaren diseinua, dosierraren lanketa, pitching-a, finantziazioa, banaketa eta iraunkortasuna barne hartzen dituena.
2026ko berriak
Edizio berri honetan, laborategiak bere dimentsio industriala eta kanpo-proiekzioa sendotuko ditu, erakundeen laguntza berriak gehituta.
Kultura Ministerioak, ICAAren bidez, Apika LABen bi proiektu hautatu babestuko ditu, haien beharretara hobekien egokitzen den zinema-merkatuan parte har dezaten erraztuz, proiektu bakoitzeko pertsona batentzako bidaia-, ostatu- eta akreditazio-gastuak estaliz.
Halaber, EITB laborategiko erakunde laguntzaile gisa sartuko da, eta topaketa batean parte hartuko du hautatutako ekoizpen-etxeekin, haien proiektuak bertatik bertara ezagutzeko eta lankidetza-ildo posibleak aztertzeko.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.