Harria - Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa 2026

  • Harria - Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa 2026

HARRIA dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa da, diziplina bereko hiri-espazioetako piezentzat. Lehiaketa hau Larrua Proiektuak bultzatu du, Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, eta erakusketa-plataforma bat da azken kale-lanak ezagutzera eman nahi dituzten konpainientzat, baita beren kaleko edota espazio ez-konbentzionaletako koreografiak aurkeztu eta bultzatzeko aukerak bilatzen dituzten sortzaile gazteentzat edota konpainia emergenteentzat ere, berez maila nazionalean, baina aurten, berrikuntza gisa, baita Akitania Berrian eta Okzitanian ere. Aurkezten diren proposamenetatik lauk Kaldearte Kaleko Arteen Jaialdiaren esparruan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, 2026eko ekainaren 14eko goizean.

Koreografien gaiak libreak dira, dantza garaikidearen espezialitatean, eta aktiboki baloratuko dira hiriko espazioetarako sorkuntza espezifikoak, ez areto/antzerkirako jada estreinatu diren piezen egokitzapenak.

Hautatutako konpainiek bidaia-poltsa bat dute, konpainia bakoitzeko 250 euroko dotazio ekonomikoarekin.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

SARIAK

  • Koreografia onenaren saria: 1380 euro.
  • Interprete onena: 654 euro.
  • Konpainia emergentea edo Koreografiako Aipamen Berezia: 654 euro.
  • Publikoaren saria: 417 euro.

Sari horiei beste konpentsazio batzuk gehitu ahalko zaizkie, sormen-bekengatik, arte-egoitzengatik, emanaldiengatik edota beste koreografia-lehiaketa batzuetan parte hartzeagatik, dagozkien sari eta konpentsazioetarako hautagai izanez gero.

IZENA EMATEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik martxoaren 16ra izango da, 23:00etan. Gehienez 30 eguneko epean erantzungo dizute.

IZENA EMATEKO ESTEKA

Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: ccoreograficoharria@gmail.com.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Otsailak 2(e)tik 2026(e)ko Martxoak 16(e)ra
  • EntitateaProyecto Larrua, Gasteizko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
  • Harremanaccoreograficoharria@gmail.com
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.