Korterraza Gasteiz 2026 ekainaren 24tik 27ra izango da

  • Korterraza Gasteiz 2026 ekainaren 24tik 27ra izango da

Korterraza Gasteizek bat egin du Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena oroitzeko ekitaldiekin. Aire zabaleko film laburren eta musikaren jaialdia emanaldi berezi batekin hasiko da aurten; Martxoak 3 elkartearekin elkarlanean ondu du, eta omenaldi-ekitaldien barruan egongo da. Proiekzioak memoria historikoari eta lan-arloko eskubideei buruzko obrei helduko die, 1976ko triskantzan hil zituzten bost langileak eta zauritu zituzten 100dik gora lagunak omentzeko. Emanaldia ekainaren 12an egingo da, 22:00etan, Martxoak 3 plazan, eta, lehiaketako gainerako jarduerak bezalaxe, doakoa eta herritar guztientzat irekia izango da.

“Jaialdian, oso garrantzitsua iruditzen zaigu 1976ko martxoaren 3an hil eta zauritu zituzten langileak oroitu eta omentzea. Garai hauetan, iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela norberaren eta adiskideen eskubideen alde borrokatu ziren pertsona haien irudia aldarrikatzea”, azaldu dute Korterraza antolatzen duen Kultura Kalean! elkartekoek.

Omenaldi-proiekzio berezi horrek emango dio hasiera Korterraza Gasteizen 17. edizioari. Jaialdia ekainaren 24tik 27ra bitartean egingo da. Iaz harrera ona eduki zuenez, lehiaketak berriro egingo du Korterraza Euskara sekzioa, Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan. Emanaldia ekainaren 24an izango da, kulturgunean bertan, eta euskaraz egindako film laburrak eta haien sortzaileak izango dira protagonistak. “Iaz estreinatu genuen sekzioa, eta oso ondo joan zen. Jaialdian, euskaraz filmatzen ari diren lan apartak hedatzen lagundu nahi dugu”, adierazi du Xabi Vitoria lehiaketako zuzendarikideak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataOtsailak 4
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa, Museoak, Ondarea