Luis Aramburu Udal Musika Eskolak Mollet del Vallèseko Cor Jove de L?Escola Municipal de Música taldearen bisita jasoko du asteburu honetan

  • Luis Aramburu Udal Musika Eskolak Mollet del Vallèseko Cor Jove de L?Escola Municipal de Música taldearen bisita jasoko du asteburu honetan

Mollet del Vallès-eko Cor Jove de L’Escola Municipal de Música Vitoria-Gasteizen izango da asteburu honetan, eta hainbat jarduera antolatu dituzte.

Ostiralean, hilaren 7an, Luis Aramburu Udal Musika Eskolan programatutako kontzertuan izango dira Kataluniako abesbatzako kideak, folkloreko ikasleekin.

Hurrengo egunean, larunbat goizean, Santa Maria Katedrala ezagutzeko aukera izango dute bisita gidatuan eta gero lehen entsegua egingo dute Eskolako auditorioan. Arratsaldean, Luis Aramburu Eskolako ‘Kantabil’ Eskolaniako kideekin beste entsegu bat egin ondoren, kontzertua eskainiko dute 19:30etan Eskolako auditorioan.

Mollet del Vallèseko Cor Jove de l’Escola Municipal de Música abesbatza

Mollet del Vallèseko Musika eta Dantzako Udal Eskola erreferentziazko hezkuntza- eta kultura-gunea da hirian 1991n sortu zenetik, eta musikan eta dantzan ikaskuntza artistikoa sustatzen du, txiki-txikitatik hasi eta maila aurreratuak arte.

Zentroak musika-lengoaia, instrumentuak, dantza eta talde-jarduerak barne hartzen dituen musika arloko prestakuntza integrala eskaintzen du. Hori guztia ingurune sortzaile, atsegin eta parte-hartzailea sustatuz egiten du, adin desberdinetako ikasleek beren trebetasunak gara ditzaten.

Eskolak, halaber, ikasturtean zehar kontzertuak, entzunaldiak eta ekintza komunitarioak bultzatzen ditu, ikasleek tokiko bizitza kulturalean parte har dezaten erraztuz eta musika eta dantza adierazpenerako eta bizikidetzarako tresna gisa hedatzen lagunduz.

Eskolako talde ezagunenetako bat abesbatza gaztea da, eta modu aktiboan parte hartzen du kontzertu- eta musika-ekitaldietan, hala nola SONA MOLLET 2024 zikloaren amaierako kontzertuan, herriko espazio eszenikoetan ikasleen ahotsaren lanketa eta abesbatzaren lana erakutsiz.

Cor Jove de l’Escola Municipal de Música de Mollet del Vallès abesbatza 14 eta 26 urte bitarteko 19 neskek osatzen dute. Bere errepertorioa askotarikoa da, musika klasikoaren maisu handietatik hasi eta abesbatzetako egungo konpositore ezagunenetaraino. Hala, Vivaldi, Bach, Haydn, Mozart eta Fauréen lanak eskaintzen dituzte, baina baita Bob Chilcott eta John Rutterenak ere. Michael Jackson, Queen, Elvis Presley eta hainbat herrialdetako jazz, pop eta musika tradizionaleko abesti klasikoak ere biltzen ditu abesbatzak bere errepertorioan. Gainera, lanak capella zein pianoarekin, orkestrarekin edo Jazz Bandekin batera interpretatzen dituzte.


  • DataOtsailak 5
  • Gaia Musika