Kultura, Aisialdi eta Euskara arloetako diru-laguntzetarako deia egiten da udal jardueraren osagarri izango diren kultura, aisialdi eta euskararen sustapen eta zabalkunderako ekimenak bultzatzeko; baita Diru-laguntzen Plan Estrategikoan aurreikusitako gainerako xedeez gain.
Diruz laguntzeko kontzeptutzat jotzen da kulturaren sustapenera eta difusio sektorialera zuzentzen diren jarduerak eta baita aisialdia eta kultura dinamizatzera, kultur-artekotasuna bultzatzera, auzo edo distritu mailan bizitza kulturala sustatzera eta abarrera zuzentzen direnak ere, beti ere udal eskumenak, programak eta jarduerak osatzen badituzte edo udal interesekoak badira
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.