Deialdi honen helburua Zumarragako jai eta kultur ekintzak bultzatzeko programei emango zaizkien laguntzak arautzea da. Laguntza ekonomiko hauek irabazi-asmorik gabeko taldeei emango zaizkie 2026an jai eta kultur programa eta ekintzak aurrera eramateko, betiere proiektu eta ekintza hauek bat badatoz Kultura eta Jai Batzordearen asmoekin.
Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea:
* Kultur jarduerak: 20 egun natural, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik:
a) Proiektu artistikoak, film laburrak, bideoklipak edota audio grabaketak: 2026ko ekainaren 26a baino lehen.
b) Santa Isabel jaietan edo auzoetan egingo diren Jaietako jarduerak:
- Maiatzaren 31 bitartean egingo diren jarduerei dagokienez, 2026ko apirilaren 10a baino lehen.
- Ekainaren 1a eta uztailaren 31 bitartean egingo diren jarduerei dagokionez, 2026ko maiatzaren 22a baino lehen.
- Irailaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egingo diren jarduerei dagokionez, 2026ko uztailaren 3a baino lehen.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.