Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira. Lanen eskubideak dituzten pertsonek edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek aurkeztu ahal izango dituzte filmak.
ONLINE IZEN-EMATEA
Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com. Jaialdian izena ematea doakoa da.
Izena emateko azken eguna 2026ko apirilaren 1a da.
Antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautatutako guztiekin, proiekzio artxiboa eskatzeko. 2026ko maiatzaren 17a izango da, proiekzio artxiboa bidaltzeko azken eguna.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.