Txosten honetan, EAEko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak bildu dira, 2024ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Euskadiko Editoreen Elkartearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen sektorean liburuaren barne merkataritzak izan duen bilakaeraren azterketa aurkeztu du txosten honetan.
Txostenak, argitalpen sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze kateari buruzkoak, zeina ari den etengabe bilakatzen, liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Azterlan honetan, argitalpen globalari nahiz euskarazko argitalpenari buruzko informazioa dago jasota. Erreferentziazko urterako, honako hauek izan dira aztergai nagusiak.
Azterlanean erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegi bat beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik.