Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aurkezten du euskarazko argitalpenei buruzko hemezortzigarren txostena, 2024. urtekoa. Txosten hau Euskadiko Editoreen Elkartearekin elkarlanean egin da.
Txosten honetan euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu dira, argitaratzeko tokia edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko datuak ez ezik, Frantziako Estatuan egindako produkzioa ere hartu da aintzat, hau da, Ipar Euskal Herrikoa. Horretaz gain, aipatu lurraldeetatik kanpo dauden eta euskarazko argitalpenak egin dituzten argitaletxeen produkzioak ere hartu dira. Halaber, Administrazio Publikoaren eta haren mendeko erakundeen euskarazko argitalpenei buruzko datuak ere biltzen dira txostenean.
Aurten ere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak esker ona adierazi nahi die emandako laguntzagatik Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta Research & Consulting enpresak bidalitako galdetegiari erantzun dioten enpresei, ISBNaren agentziari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari. Horiei esker egin ahal izan da ikerlan hau.