Bilbo, Santander eta Logroñoko kultura-sektoreari zuzendutako "Bertatik Bertara 2026" laguntzak eskatzeko epea irekita dago

  • Bilbo, Santander eta Logroñoko kultura-sektoreari zuzendutako

  • Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak finantzatutako programa bat da, guztira 90.000 eurokoa
  • Hiru hirietako profesionalek, enpresek eta erakundeek bere proiektuak aurkez ditzakete gaurtik otsailaren 25etik, martxoaren 25a arte

Tan Cerca 2026k, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultur Unitateak bultzatua, deialdi berria ireki du gaur, otsailaren 25ean, hiru hirien arteko loturak estutzen jarraitzeko eta euren eragile kulturalen arteko lankidetzatik sortutako ekimenak programazioan txertatzeko helburuarekin.

Aurreko edizioetan bezala, deialdi honek 90.000 euroko diru-poltsa du, programa finantzatzen eta bultzatzen duten hiru erakundeek parte berdinetan emana. Erakunde bakoitzak 30.000 euro jarriko ditu, eta guztira sei proiektu hautatuko dira, bakoitzak 15.000 euroko aurrekontua izango duelarik.

Jarraitu irakurtzen


  • DataOtsailak 25
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak