Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2026

  • Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2026

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso Kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain:

  • Publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, hala nola hirian egiten den publizitatea, gonbidapenak, aretoko orriak eta Montehermoso kulturunean erakusketa identifikatzeko biniloa.
  • Aretoetako arreta eta zaintza-langileen kostuak.

Era berean, muntatze eta desmuntatze eta garraiatze -gehienez 3.500 euro arte, BEZ barne- lanen ondorio diren beste kostu batzuk ere hartu ahal izango ditu bere gain Udalak, edo proiektuan jaso gabeko ekintza edo jarduera osagarriak, gehienez 4.500 euro arte (BEZ barne). Montehermoso Kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri,erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.

Proiektuak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30era arte izango da. Erantsitako eskabidea bete behar da. Izapideak online egin daitezke egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Herritarren Arretarako bulegoetan.

Jaitsi deialdiaren oinarriak (PDF)

Eskabidea (PDF)


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Otsailak 28(e)tik 2026(e)ko Apirilak 30(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala, Montehermoso Kulturunea
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.