Maite Rosende artista donostiarra da Itzulia Basque Country 2026ko kartelaren egilea

  • Maite Rosende artista donostiarra da Itzulia Basque Country 2026ko kartelaren egilea
  • Maite Rosende artista donostiarra da Itzulia Basque Country 2026ko kartelaren egilea

  • Maite Rosendek Euskadi Literatura Saria jaso zuen iaz Literatura Lanen Ilustrazioa kategorian eta, aurreko edizioetan bezala, aurtengo Itzulia Basque Countryren kartela diseinatzea egokitu zaio
  • Ekimen honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kartelgintzaren tradizioa berreskuratu nahi du, eta artisten kolektiboari bere lana ezagutarazteko aukera eta gune berriak eskaini
  • Kartela Arte Ederren Bilboko Museoan gordailutuko da

Arte Ederren Bilboko Museoan egin da aurtengo Itzuliaren kartelaren aurkezpena eta bertan izan dira Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea, Javier Riaño OCETA – Organizaciones Ciclistas Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzako (Itzulia antolatzen duen organizazioko) presidentea, Maite Rosende, aurtengo kartelaren egilea eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

Ekimen hau duela 8 urte abiatu zen Eusko Jaurlaritzaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren lankidetzari esker. Gerra Zibilaren aurretik, euskal artista ezagunek egin zituzten Itzulia txirrindulari proba iragartzeko irudiak eta, horietako asko, Arte Ederren Bilboko Museoan gordeta daude. Tradizioa berreskuratzeko asmoz, 2019an lankidetza hau sustatu zen eta Euskadi Literatura Sarietan Literatur Lanen Ilustrazioa kategorian saritutako pertsonak kartela diseinatzea erabaki zen. Ondoren, lan hori aipatutako museoan gordetzea da konpromisoa.

Hala, aurtengo kartelaren egilea Maite Rosende izango da. Itzulia Basque Country apirilaren 6tik 11ra bitartean jokatuko da, Bilbon hasi eta Bergaran amaituta, eta Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra.

Maite Rosendek azaldu duenez, "kartelak paisaia eta pelotoia konbinatzen ditu, Itzuliaren esentzia harrapatuz. Lasterketaren nortasuna islatuko duen irudi erraz eta ezagun bat sortu nahi izan dut, indar eta erritmo handikoa".

Jarraitu irakurtzen

Irekia

  • DataMartxoak 2
  • Gaia Ikusizko arteak