Gaur goizean, "Nicholas Nixon" erakusketa aurkeztu da Rekalde Aretoan. Mapfre Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoak antolatutako atzerabegirako zabala da, eta aurkezpenean izan dira Nicholas Nixon argazkilaria bera, Carlos Gollonet erakusketako komisarioa, Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendaria eta Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua.
Erakusketa zabalik dago nahi duenarentzat eta 2026ko ekainaren 28ra arte bisitatu ahal izango da.
Leixuri Arrizabalagak aipatu duenez "Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoa argia da: talentuarekin, sormenarekin eta gizartearekin. Rekalde Aretoa topagune irekia eta eskuragarria izaten jarraitzen du, arte garaikideaz gozatzeko eta ikasteko espazio parte-hartzailea. Gaur, argazkigintzaren bidez" eta gaineratu du "Gure nahia da Rekalde Aretoa euskal sormenaren isla izatea, baina baita nazioarteko arte garaikidearen erreferenteak hartzeko lekua ere. Eta, zalantzarik gabe, Nicholas Nixon horietako bat da".
Orain arte argazkilariaren lanari buruz antolatutako atzera begirako erakusketarik handiena da. Nicholas Nixonen 200 argazki inguru ditu eta azken hamarkadetako lan indartsu eta pertsonalenetako bat erakusten du. Irudi horietako hamar lehen aldiz erakutsiko dira, Rekalde Aretoan.